Gizartea -

ALERTA

Donostiako Pasealeku Berria, ibilgailuentzat itxita

Leizaola eta Eduardo Chillida pasealekuak ere itxiko dituzte 15:00etatik 20:00ak arte.

Donostiako Pasealeku Berria. Argazkia: Asier Aranzadi Martin.
Olatu handi batek Donostiako Pasealeku Berriaren aurka jotzen.
Donostiako Pasealeku Berria. Argazkia: Asier Aranzadi Martin.

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Pasealeku Berria ibilgailuentzat itxiko dute gaur, asteazkena, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja aktibatu baitu kostaldean olatu handiak izango direlako, aurreikuspenen arabera.

Gainera, Leizaola pasealekua (Zurriolako kai-muturra) eta Eduardo Chillida pasealekua (Haizearen orrazia) itxiko dituzte, 15:00etatik 20:00etara, Donostiako Udalak jakinarazi duenez.

Gaur 5-6 metroko olatuak izatea aurreikusi dute, eta, ondorioz, alerta laranja egun osoan egongo da indarrean nabigaziorako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia bideoak Eusko Jaurlaritza Alerta meteorologikoak bideoak Eguraldia Donostia Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa