Gizartea -

Trapagaran (Bizkaia)

Gizon bat hilda topatu dute Zugaztietako lakuetatik gertu

Agenteek ikerketa abiatu dute, hildakoa identifikatzeko eta horren heriotza zerk eragin duen argitzeko.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adineko gizon bat hilotz topatu dute astearte arratsaldean Zugaztietan (Trapagaran, Bizkaia). Bertatik paseatzen ari zen pertsona batek aurkitu du gorpua, 16:25ean.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, agenteek ikerketa abiatu dute, hildakoa identifikatzeko eta heriotza horren kausak argitzeko.

Gorpua lakuetatik gertu topatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? EAE albisteak Gizartea albisteak Trapagaran argazkiak