Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Emakume bati sexu-erasoa egin diote Ermuan

Ertzaintzak ikerketa abiatu du ustezko erasotzailea aurkitzeko. Ermuko Udalak bilkura deitu du 19:00etarako, Orbe kardinala plazan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume batek astelehenean sexu-erasoa jasan zuela salatu du Ermuan, Ertzaintzak baieztatu duenez.

Gizonezko batek ukituak egin zizkiola salatu zuen emakumeak herenegun, eta Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.

Dena den, oraingoz ez dute inor atxilotu.

Kontzentrazioa

Ermuko Udalak elkarretaratzea deitu du gaur arratsalderako, herriko emakume bati egindako sexu-erasoa gaitzesteko.

Bilkura 19:00etan hasiko da, Ermuko Orbe kardinala plazan.

 

___________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Emakumeak tratu txarrak Indarkeria matxista gaur Bizkaia Ermua Gizartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak Tratu txarren biktimentzako gida