Gizartea -

Bizkaia

Zugaztietan topatutako gizona nola hil den ikertzen ari dira

Buruan kolpe batekin aurkitu zuten atzo gorpua. Horren aurrean, delitu zantzurik ote dagoen ikertzen ari da Ertzaintza.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo arratsaldean Zugaztietako lakuetatik gertu, Trapagaranen (Bizkaia), hilotz topatutako adineko gizonaren kasua ikertzen ari da Ertzaintza, pertsona horren heriotzan delitu zantzurik ote dagoen argitzeko, ikerketaren iturriek jakinarazi dutenez. Izan ere, buruan kolpe bat zuen, eta zerk eragin dion ikertzen dabiltza, istripuz edo beste batek eginda, alegia.

Inguru horretatik zebilen herritar batek aurkitu zuen gorpua, 16:30ean, eta agintariei horren berri eman ondoren, Ertzaintzak eremu guztia itxi zuen, badaezpada.

Gorpua 22:00etan altxatu eta Auzitegiko Anatomia Institutura eraman zuten, autopsia egitera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Azken ordukoa Bizkaia Gizartea bideoak Trapagaran bideoak Gaurko azken ordukoa