Gizartea -

Emakumeen nazioarteko eguna

Mugimendu feministak greba deitu du martxoaren 8an Espainiako Estatuan

2017ko maiatzetik ari dira ekimena prestatzen, eta Argentinan sustatu eta 70 herrialdek babestu zuten Emakumeen Mundu Lanuztearekin dago lotuta.

Martxoak 8ko mobilizazioa. Argazkia: Efe
Martxoak 8ko mobilizazioa. Argazkia: Efe
Martxoak 8ko mobilizazioa. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martxoak 8 Batzordean egituratutako mugimendu feministak greba deitu du egun horretarako, Emakumeen Nazioarteko Egunerako, "emakumerik gabe herrialde gelditu" egiten dela agerian uzteko, indarkeria matxista salatzeko, emakumeen lan-karga azaleratzeko eta gizartea behartzeko ezarrita dauden bizikidetza, lan, kontsumo eta zaintza ereduak berriro pentsatzera.

2017ko maiatzetik ari dira ekimena prestatzen, eta Argentinan sustatu eta 70 herrialdek babestu zuten Emakumeen Mundu Lanuztearekin dago lotuta. "Bizirik egon nahi dugu" lelopean egin zuten protesta 2017ko martxoaren 8an.

Justa Montero Batzordeko kide eta feminista historikoak azaldu duenez, batzordea "negoziatzen eta hitz egiten" ari da sindikatuekin, lanuztean ahal duten babes handiena lortzeko.

Greba deialdia emakumeei dago zuzendua, mugimendu feministak agerian utzi nahi duituelako, alde batetik, feminizatuta dauden sektoreak eta, bestetik, emakumeen lanak ekonomian duen pisua.

Era berean, Monterok uste du horrela gizonezkoak jarriko dituztela zerbitzu minimoetan, egun batez bada ere, emakumeek egiten dituzten lanetan, eta horien desberdintasun eta prekarietate arazoak pairatzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak Gizartea Ekonomia Gaurko azken orduko albistea Feminismoa