Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon batek bikotekidea kolpatu du Gasteizen, kalean

24 urteko gizasemea atzo goizean atxilotu zuten Lakua-Arriaga auzoan, emakumea gerriko batekin kolpatzeagatik eta bera atxilotzera joan ziren agenteei aurre egiteagatik.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoak ohar baten bidez jakinarazi duenez, 24 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo Arabako hiriburuan, bikotekidea gerriko batekin kolpatzeagatik.

Erasoa Lakua-Arriaga auzoan jazo zen, 09:00ak aldera. Lekuko batek gizon bat ikusi zuen kalean emakume bat jotzen eta horri oihu egiten, eta Udaltzaingoari deitu zion.

Bertaratutako agenteek ikusi ahal izan zutenez, gizonezkoak oratuta eta immobilizatuta zuen biktima, eta gerriko batekin kolpatzen ari zen.

Udaltzainak erasoa saihestera eta gizona atxilotzera joan zirenean, erasotzaileak gogor egin zien aurka, agenteak lurrera botatzeraino.

Azkenean, baina, atxilotu egin zuten, mehatxu, irain eta oihu artean.

___________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Araba Gizartea bideoak Gasteiz berriak Albisteak Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako telefonoa