Gizartea -

DROGAK

90 kilo koka-hosto konfiskatu dituzte 2017an Loiuko aireportuan

Guztira, 49 pertsonari jarri diote zigorra, ekipajean droga eramateagatik.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Zerga Agentziak eta Guardia Zibilak 90 kilo koka-hosto baino gehiago atzeman zituzten iaz Loiuko aireportuan, Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen Ordezkaritzak jakinarazi duenez. Guztira, 49 pertsona zigortu zituzten ekipajean droga eramateagatik.

Zigortu dituzten 49 pertsona horietako batzuei osasun publikoaren kontrako delitua egotzi diete droga trafikoagatik; beste batzuei, ostera, zigor administratiboak ezarri dizkiete kopuru txikian droga izateagatik.

Bidaiari horiek plastikozko poltsetan bildu zuten droga, eta, zenbait kasutan, paper berezi bat erabili zuten koka-hostoen usaina estaltzen saiatzeko.

2017ko lehen seihilekoan lau pertsonari egotzi zieten droga trafikoagatik osasun publikoaren aurkako delitua, eta zortziri administrazioko arau-hausteak leporatu zizkieten koka-landareak eramateagatik. Bigarren seihilekoan, berriz, lau pertsonari egotzi zieten osasun publikoaren aurkako delitua, eta 33ri koka-landareak konfiskatu zizkieten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Loiuko Aireportuko Albisteak Bilboko azken albisteak Azken ordukoa Bizkaia Delituak azken ordukoa Drogak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa