Gizartea -

20 egun desagertuta

Jon Barcenaren familiak herritarren laguntza eskatu du berriro gaztea aurkitzeko

Gorbeian desagertutako mutilaren argazkia duen kartel berri bat zabaldu dute sare sozialetan, kasua argitzeko edozein informazio lortzeko.

Jon Barcenaren kartel berria. Argazkia: EFE.
Pertsona batek Jon Barcenaren kartel berria begiratzen du ordenagailuan.
Jon Barcenaren kartel berria. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jon Barcenaren familiak orain dela 20 egun Gorbeian desagertutako mutilaren argazkia duen kartel berri bat zabaldu sare sozialetan, gaztea aurkitzeko laguntza eske.

Kartelean, 19 urteko gaztearen argazkiarekin batera, "bueltan nahi zaitugu" irakurri daiteke. Ildo horretan, herritarren laguntzaren eske datoz berriro eta norbaitek zerbait berri jakinez gero, larrialdi zerbitzuekin harremanetan jartzeko eskatu dute.

Ertzaintzak eta urpekariek bilaketa lanekin jarraitzen dute Legutioko (Araba) Urrunaga urtegian, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak joan den urtarrilaren 10ean jakitera eman zuenez, "orain arteko aztarnak ikusita" litekeena da Jon Barcenaren gorpua urtegian urperatuta egotea.

Abenduaren 30ean desagertuta

Joan den abenduaren 30ean, lagunekin Gorbeiara zihoala, ez zegoela ondo esan eta buelta eman zuen.

Lehenik eta behin, Gorbeian bertan ekin zioten bilaketari. 600 bat pertsonak hartu zuten parte. Asteazkenenean, ordea, Urrunagako urtegian hasi ziren bila, Arabako Legutio herrian. Izan ere, Barcenaren giltzak eta kartera aurkitu zituzten han.

Ostegunean gaztearen hainbat jantzi aurkitu zituzten; desagertu zen egunean zituen mendiko botak eta motxila, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Araba Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea Desagertutako pertsonak gaur Berriz Durangaldea gaur Gorbeia mendiko albisteak Gorbeialdea gaur