Gizartea -

Garabi bat erori da

Santurtzin kaltetutako eraikinaren bizilagun batzuk ezin izango dira etxera itzuli

Udaleko arkitektoek eraikineko kalteak aztertu dituzte. Zazpigarren eta zortzigarren solairuetako lau etxebizitzatara oraingoz sartzerik ez dagoela erabaki dute.

Garabia etxebizitza eraikin baten gainean erori da
Garabia etxebizitza eraikin baten gainean erori da
Santurtzin kaltetutako eraikinaren bizilagunak ezin dira etxera itzuli

0:52

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Garabi bat gainera erorita, Santurtzin (Bizkaia) kaltetutako blokearen bizilagun batzuk ezin izango dira etxera itzuli oraingoz, bertako Udaleko iturriek baieztatu dutenez. Udaleko arkitektoek eraikineko kalteak aztertu dituzte. Zazpigarren eta zortzigarren solairuetako lau etxebizitzatara sartzerik ez dagoela erabaki dute. Gainerako bizilagunek etxera bueltatzeko arazorik ez dute izango.

Ezbeharra 15:40 aldera gertatu da Santurtziko Iparragirre kalean, lehen CLHko tangak zeuden zonaldean. Orain etxebizitza berriak eraikitzen ari dira bertan.

Bloke berriak eraikitzeko lanetan ari zen garabi handi bat (zortzi solairuko altuera zuen) behera etorri da eta beste eraikin baten aurka talka egin du. Etxebizitza horiek orain dela gutxi entregatu dituzte, horregatik solairu batzuk soilik daude okupaturik, Udalak zehaztu duenez.

Dozena bat lagun, etxetik kanpo

Langile bat arin zauritu da istripuan eta Gurutzetako ospitalera eraman dute. Gainera, kaltetutako eraikina hustu dute, guztira, dozena bat pertsona.

Udaltzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu dira, baita Udaleko arkitektoak ere. Garabiak eraikinaren egituran kalterik egin duen aztertu dute.

Udalak azaldu duenez, bizilagun guztiak etxera itzultzea erabaki dute arkitektoek, zortzigarren eta zazpigarren solairuetako hiru etxebizitzenak izan ezik.

 

SANTURTZI ACCIDENTE GRUA

 

SANTURTZI ACCIDENTE GRUA

 

SANTURTZI ACCIDENTE GRUA

 

SANTURTZI ACCIDENTE GRUA

 

SANTURTZI ACCIDENTE GRUA

 

SANTURTZI ACCIDENTE GRUA

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Santurtzi albisteak Gaurko albisteak Bizkaia EAE albisteak Gaurko azken ordukoa