Gizartea -

Trafikoa Nafarroan

Kamioi batek su hartu du N-121 errepidean, Lantz parean

Ibilgailuak azukrea zeraman, eta goizeko 08:11ean hartu du su. Ezbeharrean ez da inor zauritu.

Kamioi batek su hartu du N-121 errepidean, Lantz parean

0:50

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azukrea zeraman kamioi batek su hartu du errepidean, Lantz parean (Nafarroa).

Ezbeharra 08:11ean gertatu da. SOS-Navarrak deia jaso du N-121 errepideko 23. kilometroan kamioi bat kiskaltzen ari zela ohartarazteko.

Ez da inor zauritu, baina Foruzaingoak errepidea moztu behar izan du. Trafikoa beste errepide batetik desbideratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskal Herrian Trafikoa Nafarroa gaur Gizartea albisteak Eguneko albisteak