Gizartea -

TRAFIKOA

23 urteko mutil bat larri zauritu da Elon izan den auto istripuan

Ibilgailuaren barruan harrapatuta geratu da gidaria, eta suhiltzaileek atera behar izan dute. NA-234 errepidean izan da istripua.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

23 urteko mutil bat larri zauritu da Elo herrian izan den auto istripuan. Foruzaingoak jakitera eman duenez, autoa bidetik atera da NA-234 errepidean, 08:00ak inguruan.

Ibilgailuaren barruan harrapatuta geratu da gidaria, eta suhiltzaileek atera behar izan dute.

Nafarroako Ospitalera eraman dute anbulantzian, zauri larriekin.

Foruzaingoak ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Trafikoa Nafarroako albisteak Gizartea Gipuzkoako trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Donostian Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea