Gizartea -

Medikuaren agindurik gabe

Hiesa autodiagnostikatzeko lehen proba farmazietara heldu da

Oraingoz Estatuan merkaturatzen ari den konpainia bakarra Mylan da, 'Autotest VIH' izenarekin.

Hiesa
Hiesa
Hiesa atzemateko autodiagnosi testak, farmazietan salgai

1:12

Aegntziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiesa autodiagnostikatzeko lehen proba dagoeneko eskuragarri dago Hego Euskal Herriko botiketan. Medikuaren agindurik gabe erosi daiteke 25,50 euroko salneurrian.

Osasun Ministerioaren hitzetan, helburua birusaren diagnostiko goiztiarra hobetzea da; izan ere, kutsatuen % 18k ez dakite gaixotasuna dutenik.

'In vitro' diagnostikorako osasun produktuen legedia aldatzeko Errege-dekretua onartu zuen Ministroen Kontseiluak abenduaren 29an, Dolors Montserrat Osasun ministroak proposatuta. Horrela, probak medikuaren agindurik gabe lortzea eta erabileraren inguruko iragarkiak egitea posible da.

'Autotest VIH'

Oraingoz Estatuan merkaturatzen ari den konpainia bakarra Mylan da, 'Autotest VIH' izenarekin, eta % 99,5eko sentsibilitatea du. Kutsatu ez den pertsona batek negatibo emateko aukera % 99,9koa da, Ministerioak azaldu duenez.

Erabiltzeko orduan, pertsonak odol edo txistu lagin bat hartzen du testaren emaitza interpretatzeko. Proba egiteko 20 minutu baino gutxiago behar dira, emaitza lortzeko inongo laborategira bidaltzeko beharrik gabe.

Adi 'leiho' izeneko epearekin!

Hala ere, kutsaduraren eta antigorputz antzemangarriak agertzeko unearen artean 'leiho' izeneko epe bat dagoela ohartarazi du Osasun Ministerioak. Epe horretan, probak emaitza negatiboa eman dezake, nahiz eta pertsona kutsatuta egon.

Orokorrean gorputzak 2-8 aste behar ditu antigorputz antzemangarriak garatzeko, eta ia pertsonak guztiek sortu dituzte arrisku praktika egin eta 3 hilabete geroago.

Ondorioz, pertsonak gaixotasuna kutsa dezake, horregatik prebentzio neurriak eta sexu-harremanetan preserbatiboa erabiltzea gomendatzen dute. Honenbestez, ihesaren proba hiru hilabete geroago errepikatzeko gomendioa eman du Ministerioak.

Era berean, emaitza positibo baten ondoren, osasun zentro batera joateko aholkua eman du Exekutiboak, laborategiko probetan baieztatzeko, eta beharrezkoa balitz, osasun egoera berriaren inguruko informazio medikoa jasotzeko.

Salmenta Internet bidez

Nahiz eta autodiagnostikorako osasun produktuak farmazietan bakarrik saldu, kasu honetan medikuaren agindua beharrezkoa ez denez, proba Internet bidez saltzea posible da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak EAE albisteak Gaixotasunak Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa Osasun albisteak Farmaziak