Gizartea -

12 salaketa aste bakarrean

13 eta 15 urteko bi adingabe ikertzen ari dira Gasteizen, emakumeei lapurtzeagatik

Agenteak nerabe susmagarrien etxera gerturatzean istiluak egon ziren igandean. Ertzainei erasotzeagatik ustezko lapurren bi senide atxilotu dituzte.

Lapurretak Gasteizen
Lapurretak Gasteizen
Ertzaintza, hainbat lapurreta egin dituzten bi adintxikikoren bila

1:16

ETB | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintza ustez dozena bat lapurreta txiki egin dituzten 13 eta 15 urteko bi adingaberen bila ibili zen igandean, Gasteizen, ETBk jakitera eman duenez. Ertzainak nerabe susmagarrien etxera gerturatzean istiluak egon ziren. Ertzainei erasotzeagatik ustezko lapurren bi senide atxilotu dituzte.

Azken lapurreta hemen igandean gertatu zen, Gasteizko unibertsitate-campusaren inguruan: Biktima emakume gazte bat; lapurrak, beste bi neska gazte. Helburua mugikorrak eta poltsak ziren.

Igandekoarekin, Ertzaintzak antzeko dozena bat salaketa jaso ditu aste bakarrean. Azken lapurreta honen ondoren Ertzaintzak ikerketa zabaldu zuen igande arratsaldean, Gasteizko Pintore kalean.

Etxea zaintzen ari ziren agenteak 15 urteko susmagarrietako bat gerturatzen ikusi, eta identifikatzen saiatu zirenean, honek ihes egin zuen.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, une horretan nerabearen hainbat senidek agenteak inguratu zituzten eta aurre egin zieten. Eraso horren ondorioz adin txikikoaren gurasoak atxilotu dituztela baieztatu du Ertzaintzak.

Lapurreta hauen guztien atzean ustez dagoen 15 urteko neskak, 2014an ere antzeko gertaera batean parte hartu zuen. Orduan, Arabako Lurralde-auzitegiak neskaren bi senide zigortu zituen, lapurreten biktimak mehatxatzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala berriak Ertzaintza Araba Delituak Gizartea albisteak Gasteiz berriak Albisteak Bideo ikusienak Lapurretak azken ordukoa