Gizartea -

TRAFIKOA

Normaltasuna Arrontegiko zubian, bost ibilgailuren arteko istripua izan ostean

Istripuan ez da inor zauritu, baina ilara luzeak sortu dira horren ondorioz, eta pilaketek A-8 autobideari ere eragin diote, Donostiarako zein Kantabriarako bidean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost ibilgailuren arteko istripua izan da asteazken honetan, N-637 errepidean, Arrontegiko zubian, Erletxetarako bidean, eta ilara luzeak sortu dira.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, istripua 07:50ean gertatu da, N-637 errepidean, Barakaldon.

Istripuan ez da inor zauritu, baina ilara luzeak sortu dira horren ondorioz, eta pilaketek A-8 autobideari ere eragin diote, bai Donostiarako bai Kantabriarako bidean. 10:00etarako konpondu dira arazoak inguru horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripu Hilgarriak Trafikoa Bizkaiko albisteak Barakaldo Gizartea Trafiko webkamerak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa