Gizartea -

Gertakizuna

Gizon bat hil da Zallan, trenak harrapatuta

Gorpua trenbidetik hiru metrora aurkitu dute. Ezbeharra 20:30ak aldera jazo da, San Pedro auzoan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat hil da asteazken arratsaldean Zallan (Bizkaia), antza denez Feveren tren batek harrapatuta.

Ezbeharra 20:30ak aldera jazo da, San Pedro auzoan.

Gorpua trenbidetik hiru metrora aurkitu dute. Beraz, baliteke trenak emandako kolpeak jaurti izana.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, Ertzaintzak ikerketa abiatu du, gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? EAE albisteak Albisteak Zalla azken ordukoa Trenen Istripuak Enkarterri