Gizartea -

Azken gertakarien ostean

Urkulluk dio Euskadi 'erreferentzia' dela segurtasunari dagokionez

Lehendakariaren esanetan, Bilbon azken asteotan izandako gertaera bortitzak "krudelak eta onartezinak" dira.

Iñigo Urkullu, ostegun honetan, Zamudioko Parke Teknologikoan. Argazkia: EFE.
Iñigo Urkullu, ostegun honetan, Zamudioko Parke Teknologikoan. Argazkia: EFE.
Iñigo Urkullu, ostegun honetan, Zamudioko Parke Teknologikoan. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariaren esanetan, Bilbon azken asteotan izandako gertaera bortitzen ondorioz (Otxarkoagako hilketa, edo Ibon Urrengoetxearen aurkako krimena, besteak beste), "aztoratzeko moduko egunak" ari gara bizitzen; hain zuzen ere, Urkulluren iritziz, gertaera horiek "krudelak eta onartezinak" dira. Hala ere, esan du Euskadi "erreferentzia" dela, segurtasunari dagokionez, eta konpromisoa azaldu du, "Euskal Autonomia Erkidegoa guztion artean hobetzen jarrai dezagun".

GES-Global Energy Services enpresak Bizkaiko Parke Teknologikoan dituen instalazioen inaugurazioan, Urkulluk elkartasuna agertu die biktimen familiei, bai eta babesa eman auzi horietan dabiltzan erakundeei.

Eusko Jaurlaritzaren liderraren esanetan, "aztoratzeko moduko egunak" ari gara bizitzen; izan ere, hainbat gertaera bortitz izan dira Bizkaian azken asteotan, eta, gainera, adingabeak izan dira egileak guztietan (adineko bi lagunen aurkako krimenean, Ibon Urrengoetxearen hilketan, Metroan gazte batek jasandako erasoan, Bilbon hirurak; eta Barakaldon neska adingabe batek pairatutako sexu-erasoan).

"Elkartasuna", biktimen familiekin

"Elkartasuna eta babesa agertu nahi diet biktimen familiei; izan ere, gertaera horiek krudelak eta onartezinak dira. Baina, halaber, babesa agertu nahi diet erakundeei, gizarte-zerbitzuei, elkarteei, Ertzaintzari, Udaltzaingoari eta epai-sistemari; nire desioa eta konpromisoa da guztion artean lanean jarraitzea Euskadi hobetzeko", adierazi du.

Esan duenez, euskal gizartea "irekia eta solidarioa da", eta, haren iritziz, berdin jarraituko du: "Ezin dut irudikatu Euskadin guztion artean eraiki ditugun balioak ez egotea; erreferentzia gara ongizatean, segurtasunean eta bizi-kalitatean", nabarmendu du.

Azkenik, azpimarratu du euskal herritarrek ez dietela uko egingo “etengabeko hobekuntzarako konpromisoari eta beharrari; izan ere, bestelako biderik ez dago”; baina, gehitu duenez, “gizarte seguruenetakoa eta irekienetakoa gara, guztioi esker”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Albisteak Urkullu Bizkaiko albisteak Gizartea bideoak EAJ Albisteak