Gizartea -

PROTESTAK IRAKASKUNTZAN

EAJk eta PSEek "gatazka geletatik ateratzeko" eskatu diete sindikatuei

Radio Euskadiko tertulia politikoan, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek irakasleen greba eskubidea defendatu dute, eta PPk Hezkuntzari buruzko monografikoa eskatu du.

Joseba Egibar eta Eneko Andueza Radio Euskadiko tertulian. Argazkia: EiTB
Joseba Egibar eta Eneko Andueza Radio Euskadiko tertulian. Argazkia: EiTB
Joseba Egibar eta Eneko Andueza Radio Euskadiko tertulian. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJ eta PSE-EE "harrituta" dude sindikatuek irakaskuntza publikoan deituak zituzten greba deialdiei eusten dietelako eta "gaztazka geletatik ateratzeko" eskatu diete. Ildo horretan, "elkarrizketa nahiz negoziazioa" erabiltzeko galdegin diete, akordioak lortu ahal izateko. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek, berriz, irakasleen greba eskubidea defendatu dute, eta PPk Hezkuntzari buruzko osoko monografikoa eskatu du.

ELAk, LABek eta Steilasek iragarriak zituzten greba deialdiekin aurrera jarraituko zutela jakinarazi zuten ostiralean, Cristina Uriarteren esku dagoen Departamentuarekin akordiorik ez dagoelako. Eta horixe izan dute hizketagai gaur Radio Euskadiko 'Parlamento en la Ondas' saioan.

Joseba Egibar EAJren legebiltzarreko bozeramaileak esa du harrituta dagoela greba-deialdiekin aurrera jarraitzen dutelako. Azaldu duenez, Gabonen aurretik Departamentuak "proposamen zehatzak jarri zituen mahai gainean" eta "harrera ona izan zuten sindikatuen aldetik". Horregatik, "gatazka geletatik atera eta lan-egutegiari balioa emateko" eskatu du, "negokiaketa eta eztabaidaren bidez, akordioetara heltzeko".

Bere iritziz, matrikulazio garaian "berebiziko garrantzia du eskolak eta eskola-komunitateka babestu eta blindatzea, eta konfrontazioa negoziazio mahaira mugatzea".

"Departamentuari presioa egiteko helburua izan dezakete, biana presio hori ikasleek eta familiek ordainduko dute eta ondorioak akademikoak, antolakuntzakoak eta sozialak izango dira" gaineratu du.

PSE

Eneko Andueza PSE-EEko legebiltzarkide eta Gobernu jeltzaleko gobernukide den alderdiko ordezkariak ere kezka agertu du gatazkak aurrera dirauelako eta "horrek beste kontu batzuetan negatiboko ez eragitea" espero duela esan du.

"Espero dut gatazka gatazkagatik ez izatea hau, zeren gai honetan ezinbestekoa da elkarrizketa. Hezkuntza akordio handi bat lortu beharra daukagu zerikusia duten agente guztien parte-hartze eta babesarekin", gaineratu du.

EH BILDU

Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkideran iritziz, hau guztia hezkuntza sistema osoari eragiten dion "egoera kaskarraren ondorio da". Eusko Jaurlaritzari eta Cristina Uriarte sailburuari sinesgarritasuna amaitzen ari zaiela uste du, erabat gaitzetsiz azken honek hezkuntza komunitateari "familiak gatibu hartzea" leporatu izana. Horregatik, "bere mundutik jaitsi eta elkarrizketa erreal bati ekiteko" eskatu dio.

Irakasleen greba-eskubidea defendatu du eta "gurasoak eta irakasleak aurrez aurre" jarri nahi dituztela salatu du. Casanovaren iritziz greba-deialdia ez da "arinkeriaz" egiten, "Gobernu honek hezkuntza publikoa utzita duelako baizik". 2009tik 60 milio euro gutxiago jarri dituela Eusko Jaurlaritzak salatu du.

PODEMOS

Cristina Macazaga Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkideak ere hezkuntzako langileen greba-eskubidea defendatu du. Era berean, sare kontzertatua diru publikoz laguntzen denez, edozein ikaslek horietara sartu ahal izatea "bermatu" beharra dagoela defendatu du, zentro batzuetan ghetoak sortzea ekiditeko.

Portugal eta Finlandiako esperientziak jarri ditu adibidetzat: "Haruntza joan behar dugu, eta hori lortzeko, negoziaketak aurrera egin behar du eta euskal eskola publikoari behar dituen baliabideak eman".

PP

Laura Garrido PPko legebitzarkidearen arabera, Euskadiko hezkuntzaren egungo egoera "politika abertzaleen porrotaren seinale" da.

Hezkuntza Departamentuari "lidergo falta" leporatu dio, eta bere alderdiak Eusko Legebiltzarrean hezkuntzari buruzko osoko monografiko bat eskatuko duela iragarri du, PISA bezalako txostenek agerian uzten dituzten "akatsak eta gabeziak" konpontzeko asmoarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV Eusko Jaurlaritza berriak Grebak gaur EH Bildu Nafarroa PSE-EE albisteak Euskadiko PP Podemos Ahal Dugu Euskadi Hezkuntza Eneko Andueza azken ordukoa