Gizartea -

PROTESTA

Zubietako erraustegiaren aurkako mugimenduak mendi martxa egin du

Zubietako erraustegiaren aurkako mugimenduak mendi martxa egin du gaur azpiegitura honen eta hura energiaz hornitzeko eraiki nahi duten goi-tentsiko linearen aurka protesta egiteko.

Lasarten egin duten ekitaldiko irudia. Argazkia: EiTB
Lasarten egin duten ekitaldiko irudia. Argazkia: EiTB
Lasarten egin duten ekitaldiko irudia. Argazkia: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zubietako erraustegiaren aurkako mugimenduak mendi martxa egin du gaur azpiegitura honen eta hura energiaz hornitzeko eraiki nahi duten goi-tentsiko linearen aurka protesta egiteko.

Lasarte-Oria, Hernani, Urnieta eta Andoaindik atera diren lau zutabeek bat egin dute Azkorten, Buruntza mendiaren magalean, eta bertan, goi-tentsioko linearen egitasmoaren berri  eman diete parte hartzaileei.

Berriz ere herrira jaitsita, manifestazioa egin dute 13:00ak alderaLasarten, eta Okendo plazan erraustegiaren eta goi-tentsioko linearen aurkako ekitaldia egin dute.

 

 

Antolatzaileek salatu dute goi-tentsioko línea hori, 132 kilovoltioko potentzia izango duena,  erraustegiari zerbitzua emateko bakarrik altxatuko dutela.  Erraustegia  "garestia izateaz gain", "kaltegarria" dela pertsonen eta ingurugiroaren osasunerako salatu dute berriz ere.

Landaberri LH ikastola Zubietako errauste plantaren obretatik 500 metrora dago. Hori horrela, ikastolako hiru ikasle igo dira oholtzara eta manifestua irakurri dute "kezkatuta"daudela ohartaraziz. "Agintariei eskatu nahi diegu ez jolasteko gure osasunarekin" eskatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako informazioa Gipuzkoako albisteak Hernani bideoak Lasarte-Oria Andoain Urnieta Manifestazioak gaur Ingurumena albisteak Albisteak Gizartea Albisteak Gaur