Gizartea -

LAPURDI

Gizonezko baten gorpua aurkitu dute Bidarten, Erretegiko hondartzan

Antza denez, Senpereko ikasle talde batek topatu du hilotza.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko baten gorpua aurkitu dute astelehen honetan Bidarten, Erretegiko hondartzan, Soud Ouest hedabideak zabaldutako informazioaren arabera. Hondartza horretako erreka txiki batean topatu dute hilotza, bertako tabernatik 50 metro ingurura.

Antza denez, inguruan txango bat egiten ari ziren Senpereko ikasleek aurkitu dute, 10:15 inguruan.

Gorpua jaso ostean, ehorztetxe batera eraman dute.

Baionako Fiskaltzak gorpuari autopsia egitea agindu du, heriotzaren nondik norakoak argitzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea bideoak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea