Gizartea -

Euskal Herria

Irailak 8 , 'Diasporaren Eguna'

Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeak “gehiengo nabarmenarekin” hartu du erabakia. Eusko Jaurlaritzak erabakia bere egin du.

Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordea. Argazkia: Irekia
Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordea. Argazkia: Irekia
Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordea. Argazkia: Irekia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordea bildu da arratsaldean. Irailak 8 'Diasporaren Eguna' aukeratu du Batzordeak. Juan Sebastian Elkanok munduari bira ematen amaitu zuen eguneko urteurrena da.

Batzordeak “gehiengo nabarmenarekin” hartu du erabakia. Eusko Jaurlaritzak erabakia bere egin du.

2017ko amaieran partaidetza prozesua martxan jarri zuen Atzerriko Euskal Gizataldeetako Zuzendaritzak, diasporari garrantzia emateko eta Euskadin zein munduko txokoetan zabaltzeko helburuarekin.

46 proposamen

Guztira, 46 data proposamen jaso ditu Eusko Jaurlaritzak, besteak beste, Juan Sebastian Elkanoren heriotzaren urteurrena. Ontzi batean munduari bira eman zion aurrena izan zen Elkano.

Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeak Elkanoren figura positiboki baloratu du. Horrela, haren heriotza baino, bere bidaiaren amaieraren urteurrena goraipatzea erabaki du Batzordeak. Gehiengo nabarmenarekin irailak 8 'Diaspoaren Eguna' hautatu du.

Eguna ospatzeko ekitaldiak diseinatu behar ditu Exekutiboak orain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Iparraldea berriak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak