Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Haur eta Lehen Hezkuntzarako aurrematrikulazio kanpaina Nafarroan, 2018an

Gizartea

Hezkuntza

Haur eta Lehen Hezkuntzarako aurrematrikulazio kanpaina hasi da Nafarroan

Errekdazioa

2018/02/01

Gelako gehienez 25 ikasleko ratioa itunpeko ikastetxeetan ere izango da indarrean, eta otsailaren 7ra arte izango da zabalik aurrematrikula egiteko epea.

  • Kanpaina hilaren 7an amaituko da. Argazkia: EFE.

    Kanpaina hilaren 7an amaituko da. Argazkia: EFE.

    Kanpaina hilaren 7an amaituko da. Argazkia: EFE.
  • Whatsapp
  • Bidali

Otsailaren 1ean, ostegunarekin, 2018-19 ikasturterako aurrematrikulazio kanpaina hasi da Nafarroan, Haur Hezkuntzarako eta Lehen Hezkuntzarako. Kanpaina hilaren 7ra arte izango da zabalik, hau da, datorren asteko asteazkenera arte.

Euskadi Irratiak jakitera eman duenez, irailean hasiko den ikasturterako berritasun nagusia da gelako gehienez 25 ikasleko ratioa itunpeko ikastetxeetara ere zabalduko dela. Nafarroako Gobernuak deia egin die familiei Eskola Publikoaren aldeko apustua egin dezaten. Maria Solana bozeramailearen esanetan, kalitatezko hezkuntza bermatzen du eskaintza publikoak, anitza eta gertukoa.

Familiek sei zentro hautatu ahal izango dituzte, lehentasunen arabera. Eskatutako plazak eskainitakoak baino gehiago izanez gero, eta, baremazioa egin ostean, gutxienez bi familiaren arteko berdinketa egonez gero, zozketa telematikoa egingo da, plaza zeini eman zehazteko.

Iaz bezala, D ereduko gelak irekiko dira sare publikoan, euskaldunak ez diren guneetan ere; eredu horrek euskarazko hezkuntza bermatzen du. Hori bai, familien eskaerak aipatutako irekiera bermatu beharko luke.

u beharko luke.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena