Gizartea -

Nafarroa

Elurteei aurre egiteko plana martxan jarri dute Iruñean

Bestalde, Foru Gobernuak elurra kentzeko 85 makina mobilizatu ditu Nafarroa osoan.

Iruñeko Yamaguchi parkea elurtuta. Artxiboko argazkia: Edurne Pascual
Iruñeko Yamaguchi parkea elurtuta. Artxiboko argazkia: Edurne Pascual
Iruñeko Yamaguchi parkea elurtuta. Artxiboko argazkia: Edurne Pascual

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Elur Egitasmoa' abian jarri du Iruñeko Udalak, datozen egunetan elurteak espero baitira Nafarroako hiriburuan.

Datozen orduetan eta asteburuan tenperaturek behera egingo dute eta elurra egingo duela diote iragarpenek, Udalak azaldu duenez.

Nafarroako erdialdean alerta laranja ezarri du Aemetek. Horregatik, 'Elur Plana' martxan jartzea erabaki du Udalak. Egoera mota honi aurre egiteko protokoloa da, eguraldiak duen bilakaeraren zain.

Komunikabideen eta hedabide ofizialen bidez une oro informatzeko gomendioa eman die Udalak herritarrei.

Elurra kentzeko 85 makina Nafarroan

Era berean, alerta laranjari aurre egiteko Nafarroako Gobernuak protokoloa martxan jarri du. Nafarroako iparraldean elurra egitea espero da. Elur-kota 400 metrotan kokatuko da oro har.

Horrela, Exekutiboak elurra kentzeko 85 makina mobilizatu ditu. Gainera, Babes Zibileko eta Trafikoko baliabideak indartu ditu, sor daitezkeen arazoei aurre egiteko.

Ostiraleko lehen orduetan, elur-kota 300 metrotan kokatuko da Mugairen, 200 metrotan Irurtzunen eta 400 metrotan gainerakoan. Hala ere, eguerditik aurrera elur-kotak gora egingo du, 500-600 metrotan kokatuko da Mugaire-Irurtzunen eta 600-700 metrotan gainerakoan.

Prezipitazio gehiena Euskal Autonomia Erkidegoko mugan ematea espero da. Arratsaldean prezipitazioa iparralde osora zabalduko da, eta Nafarroako erdialdeari ere eragingo dio.

Elurra kentzeko makinen dispositiboak 24 orduko iraupena izango du Nafarroako autobietan, autopistetan eta errepide sare nagusian.

Gainerako errepideetan, sare lokalean eta eskualdeetan, dispositiboak 12 orduko iraupena izango du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Iruñeko albisteak Nafarroa Denboraleak albisteak Eguraldia Donostia Gizartea bideoak Trafikoko web-kamerak Bilbon Elurra Albisteak