Gizartea -

Landetan desagertu zen

Pierre Agnes konpainiako zuzendariaren heriotza baieztatu du Quiksilverrek

Enpresaburu ezaguna iragan asteartean desagertu zen, arrantzan egitera atera ondoren. Bere ontzia hutsik agertu zen Hossegorreko hondartza batean.

Pierre Agnes Quiksilver konpainiako zuzendari nagusiaren ontzia. Irudia: EiTB
Pierre Agnes Quiksilver konpainiako zuzendari nagusiaren ontzia. Irudia: EiTB
Pierre Agnes Quiksilver konpainiako zuzendari nagusiaren ontzia. Irudia: EiTB

ETB | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egun batzuk isilik eman ondoren, Pierre Agnes bere zuzendari nagusiaren heriotza baieztatu du gaur Boardriders-Quiksilver konpainiak, ETBk aurreratu duenez. Enpresak egoitza Donibane Lohizunen (Lapurdi) du.

Enpresaburu ezaguna iragan asteartean desagertu zen, arrantzan egitera atera ondoren.

Gutxi geroago haren ontzia hutsik agertu zen Hossegorreko hondartza batean, Landetan.

Datozen egunetarako omenaldi-sorta iragarri du konpainiak.

PIERRE AGNES QUIKSILVER EITB 1280X720

Pierre Agnes Quiksilver konpainiako zuzendari nagusia. Irudia: EiTB

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea argazkiak Frantzia albisteak Gizartea Gaurko azken orduko albistea Desagertutako pertsonak