Gizartea -

Adin txikikoa

11 urteko neskato batek haurra izan du Murtzian

Erietxeak, adingabekoen kasuetan aktibatzen den protokoloa jarri du abian, erditzean deliturik egon den edo ez argitzeko.

Murtziako Arrixacaren Ama Unibertsitate Erietxean erditu da 11 urteko neskatoa. Argazkia: EFE
Murtziako Arrixacaren Ama Unibertsitate Erietxean erditu da 11 urteko neskatoa. Argazkia: EFE
Murtziako Arrixacaren Ama Unibertsitate Erietxean erditu da 11 urteko neskatoa. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

11 urteko neskato batek haurra izan du Murtziako Arrixacaren Ama Unibertsitate Erietxean. Erietxeak, adingabekoen kasuetan aktibatzen den protokoloa jarri du abian.

Neskatoaren erditzean deliturik dagoen edo ez argitzeko helburua du protokoloak. Ama eta haurra egoera onean daude, Murtziako agintariek adierazi dutenez.

Erditzearen ondoren, eta horrelako kasuetan gertatzen den moduan, medikuak poliziarekin harremanetan jarri ziren egoeraren berri emateko. Guardiko epailari eta gizarte zerbitzuei ere eman zaie erditzearen berri. Azken horiek kasua euren gain hartu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia bideoak Gizartea Eguneko albisteak Umeak albisteak gaur