Gizartea -

LEGE PROIEKTU BERRIA

Kartzelaldi iraunkorra ekar dezaketen delituen zerrenda handituko du Gobernuak

Rafael Catalak iragarri duenez, datorren ostiraleko ministroen kontseiluan lege proposamen bat onartuko dute, kartzelaldi iraunkor berrikusgarria aplikatu dakiekeen delitu zerrenda handitzeko.

Rafael Catalak Kordoban egin du iragarpena. Argazkia: EFE
Rafael Catalak Kordoban egin du iragarpena. Argazkia: EFE
Rafael Catalak Kordoban egin du iragarpena. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kartzelaldi iraunkor berrikusgarria defendatzeko ekitaldia antolatu du PPk igande honetan Kordoban, eta Mariano Rajoy bera izan da bertan.

Marianok hitz egin aurretik, Rafael Catala Justizia ministroak iragarri du datorren ostiraleko ministroen kontseiluan lege proposamen bat onartuko dutela, kartzelaldi iraunkor berrikusgarria aplikatu dakiekeen delitu zerrenda handitzeko.

Gaur egun, zigor mota hau ezarri dakieken zortzi delitu daude, eta horiei ondorengoak gaineratu nahi dizkiete: hildako pertsona baten gorpua ezkutatzen saiatzea edo aurkitzen ez laguntzea, bahiketa bat hilketa batean amaitzea, jendearen bizitza arriskuan jartzen duten suak piztea eta elementu kimiko zein nuklearren hainbat erabilera.

Oposizioak zigor hori indargabetzen saiatzeko izandako jarrera "demagogikoa" salatu du Justizia ministroak. Horrez gain, bereziki gaitzesgarriak diren delituen aurrean gizartearen gehiengoak indarrean mantentzeko duen nahiaren contra egiten duela azpimarratu du.

Kongresuak EAJren proposamena tramitatu du kartzelaldi iraunkor berrikusgarria baliogabetzeko. Tramiteak aurrera egin zuen, Ciudadanosen abstentzioari esker.

Kongresuan berriz bozkatzerakoan zer egingo duten erabakitzeko deia egin die Catalák Ciudadanos eta PSOE alderdiei.

Ekitaldian zenbait biktimaren familiartekoak izan dira: Marta del Castilloren aita eta Sandra Paloren gurasoak. Mariano Rajoyk esker ona adierazi die, neurria defedantzeaz gain: "Espainiar gehienek badakite iraunkorra dena seme-alabaren bat erailda galtzen duten gurasoen mina dela. Eta min hori, tamalez, ezin da berrikusi". Beraz, "justiziazkoa" iruditu zaio Rajoyri anpliazio hori.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak albisteak Albisteak Gaur