Gizartea -

Indarkeria matxista

Gasteizko emakume batek bikotekidearen eraso bat eta irainak jasan ditu

Larunbat goizaldean, gizonezkoak biktima jo eta iraindu zuen . Bikotearen etxean gertatu zen, Zabalgunean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko emakume batek eraso fisiko bat eta irainak pairatu zituen larunbat goizaldean, ustez bere bikotekidearengandik; azken hori 32 urteko gizonezko bat da, eta hiriko udaltzainek atxilotu dute.

Erasoa ostiraletik larunbaterako gauean gertatu zen, bikotearen etxean, Arabako hiriburuko Zabalgunean. Udaltzaingoak jakitera eman duenez, 03:25 aldera, biktimak agenteei deitu zien, eraso bat jasan zuelako; etxera joan ziren agenteek elkarrizketatu zuen emakumea, eta gerora gizonezkoa, gertaturikoa argitzea xede. Antza, eztabaida bat izan zuten, eta, une jakin batean, gizonezkoak iraindu zuen, indarrez heldu zion, eta jo zuen emakumezkoa.

Biktimaren markak ikusirik, eta kontuan izanik zer esan zuen, agenteek ustezko erasotzailea atxilotu zuten. Atzotik dago epailearen esku; epaileak, halaber, urruntze-agindua ezarri dio.

------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Umeak tratu txarrak Indarkeria matxista Gasteiz albisteak Gaurko azken orduko albistea Tratu txarren biktimak