Gizartea -

Immigrazioa

Aurten 500 errefuxiatu hartzea espero du Eusko Jaurlaritzak

EB eta estatu kideak errefuxiatuen krisiari nola aurre egin dioten ikusita, Eusko Jaurlaritzak “ikuspegi kritiko” bat duela azaldu du Jonan Fernandezek prentsaurrekoan.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Errefuxiatuen gizarteratzea hobetzeko proiektu pilotua jarri dute martxan

1:15

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurten 500 errefuxiatu hartzea espero du Eusko Jaurlaritzak. Mediterraneoan errefuxiatuen krisia hasi zenetik 2.000 pertsona hartu ditu Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE).

Jonan Fernandez Giza Eskubide, Elkarbizitza eta Lankidetzarako idazkari nagusiak eta Monika Hernando Biktima eta Giza Eskubideen zuzendariak prentsaurrekoa eman dute gaur, 2017an zehar Eusko Jaurlaritzak errefuxiatuak hartzeko orduan egindako lanaren balantzea egiteko eta 2018rako helburuak aurkezteko.

Asilo-eskatzaileentzako 418 toki ditu Euskadik, eta 1.297 pertsona pasa dira bertatik, errefuxiatuen krisia hasi zenetik. Orduz geroztik, 14.000 pertsona baino gehiago hil dira Mediterraneoan.

EAEk hartutako 1.297 pertsona horietatik, birkokatzeak 167 soilik (Italia eta Greziatik edo EBtik kanpo, Turkiatik eta Libanotik gehienbat, zetozen eskatzaileak) izan dira. Gainerako lekuak Espainiara euren kabuz heldu eta babesa eskatu duten errefuxiatuek bete dituzte.

"Ikuspegi kritikoa"

Horregatik, beste arrazoi batzuen artean, Europar Batasuna eta estatu kideak errefuxiatuen krisiari nola aurre egin dioten ikusita, Eusko Jaurlaritzak “ikuspegi kritiko” bat duela azaldu du Fernadezek. Jaurlaritzako ordezkariaren hitzetan, “migrazio mugimendu oldeak errefuxiatuak hartzeko egungo sistema gainditu du”.

Hala eta guztiz ere, Espainiako Gobernuaren eta EAEko Exekutiboaren arteko harremana “erraza” dela argi utzi du Fernandezek. Zentzu horretan, Eusko Jaurlaritzak “proposamenak” egiten jarraituko duela erantsi du, errefuxiatuen “onerako”, kopuru “handiagoak” hartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioaren albisteak Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Eguneko albisteak Errefuxiatuak albisteak gaur