Gizartea -

Gasteizko Aztegieta auzoa

'Pitxien' aurkako 'herritarren patruilak' salatu dituzte ijitoen elkarteek

Manzanares Cortes familia etxera sartzea “eragozteko hiritarren patruilak” salatu dituzte Secretariado Gitano fundazioak eta Gao Lacho Drom elkarteak.

'Pitxien' aldeko elkarretaratzea Gasteizen. Irudia: EiTB
'Pitxien' aldeko elkarretaratzea Gasteizen. Irudia: EiTB
'Pitxien' aldeko elkarretaratzea Gasteizen. Irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

“Ijitoen familia etxebizitza berrira sartzea eragozteko”, Aztegieta auzoan martxan jarritako “herritarren patruilak” salatu dituzte gaur Gao Lacho Drom Gasteizko elkarteak eta Secretariado Gitano fundazioak.

Alokabidek Manzanares Cortes 'Pitxiak' familiari babes sozialeko etxebizitza bat eskaini dio auzoan. Etxebizitza horri eraso egin zioten iragan abenduan.

Familiaren kontrako "'bullying' mediatiko eta soziala" salatzeko 50 bat pertsonak, besteak beste, unibertsitateko irakasleek eta Gasteizko ekintzaile ezagunek manifestu bat sinatu zuten abenduaren erdialdean, 'Pitxiei' babesa emateko eta “bakean bizitzeko” duten eskubidea aldarrikatzeko.

Manzanares Cortes familia etxera sartzea “eragozteko hiritarren patruilak” salatu dituzte gaur Secretariado Gitano fundazioak (FSG) eta Gao Lacho Drom elkarteak.

“Ijitoen aurkako ekintza arrazista”

“Ijitoen kontrako ekintza arrazista dela uste dugu, etxebizitza bezalako oinarrizko ondasun bat gozatzea eragozteko helburuarekin, familiaren etnia eta estereotipoak aitzakiatzat hartuta; izan ere, delinkuentzia familiako kide guztiekin lotzen ari dira, baita adingabeak ere”, azaldu dute agiri batean.

Espainian “ijitoen aurka dagoen ohitura luze baten” jokabideak dira horiek, salatu dutenez. Elkartearen eta fundazioaren ahotan, “legez kanpoko ekintza arrazistak dira, legeek aurre egin behar diete eta poliziak eragotzi eta gelditu behar ditu”.

Horregatik, familia bere etxean sartu ahal izateko beharrezko neurriak hartzea eskatu diete Udalari eta Udaltzaingoari, eta baita patruilen antolatzaileak identifikatzea

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala berriak Gizartea bideoak Gasteiz berriak Gaurko azken orduko albistea