Gizartea -

Elurra Bizkaian

Bizkaiak elurrari errepideetan aurre egiteko plana indartuko du asteazkenean

Bizkaiko Foru Aldundiak elurra kentzeko 27 makina ditu lurraldeko eremu ezberdinetan, eta, hotz eta elur denboralearen aurreikuspenak direla eta, asteazkenean indartu egingo ditu baliabideak.

Elur makinak Urkiolan, elurraren zain. Argazkia: Patxi Unzueta.
Elur makinak Urkiolan, elurraren zain.
Elur makinak Urkiolan, elurraren zain. Argazkia: Patxi Unzueta.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundiak elurra kentzeko 27 makina ditu guztira lurraldeko eremu ezberdinetan, eta, hotz eta elur denboralearen aurreikuspenak direla eta, asteazkenean indartu egingo ditu baliabideak, Imanol Pradales Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatuak jakitera eraman duenez.

Asteazken eguerditik eta ostegun eguerdira arte denboralearen "faserik okerrena" espero dela esan du, 100 eta 300 metro artean elur "ugari" egin baitezake.

Asteazkenean eta ostegunean "arretaz" gidatzeko eskatu die Pradalesek gidariei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Denboraleak argazkiak Eguraldia argazkiak Gizartea albisteak Elurra bideoak Gaurko azken ordukoa