Gizartea -

Zientzia

Bilbok ‘Darwinen eguna’ ospatuko du

Ekitaldia otsailaren 12an ospatuko dute Bidebarrieta Kulturgunean, zientzialariaren 203. urteurrena oroitzeko.

Ekitaldiaren kartela. Argazkia: Bilboko Udala
Ekitaldiaren kartela. Argazkia: Bilboko Udala
Ekitaldiaren kartela. Argazkia: Bilboko Udala

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Otsailaren 12an ospatuko da “Darwinen eguna” Bilbon topaketa zientifiko batekin. Darwinen 209. urteurrena oroitzeko hitzordua Bidebarrieta Kulturgunean izango da eta topaketa Bidebarrieta Zientifikoaren urteko ekintzen parte da.

19:00etan hasiko dira ekitaldiak, eta, besteak beste, Bilboko Udalak, EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Zirkulu Eszeptikoak antolatuko dute.

Bi hitzaldik osatuko dute topaketa zientifikoa. Helena Matute Deustuko Unibertsitateko Psikologia katedradunak emango du lehena, eta Carlos Briones Astrobiologia Zentroko Eboluzio Molekularreko Laborategiko biokimikariak eskainiko du bigarrena. Gai kognitiboak landuko ditu Matutek bere hitzaldian, horren izenak argi erakusten duenez: “Sesgos cognitivos y evolución”. Briones, aldiz, Darwinen eboluzioaren lehenengo pausoen inguruan mintzatuko da. Amaituko denean, mahai inguruaz gozatu ahal izango dute entzuleek.

Hitzaldiak entzuteko sarrerak doakoak izango dira, baina gonbidapenak aurretik hartu beharko dira, Bidebarrietako liburutegian. Otsailaren 5etik 12ra bitartean, larunbata eta igandean izan ezik. Aretoak dituen toki guztiak betetakoan, ezingo da bertara sartu, baina streaming bidez ere ikusi ahalko dira, www.kulturguneatb.eus webgunean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilboko albisteak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gaurko azken orduko albistea Zientzia albisteak Zientziaren hedapena