Gizartea -

IPARRALDEA

Senperen bizi den 65 urteko gizonezko baten bila ari dira Bidarrai aldean, mendian

Urtarrilaren 24an ikusi zuten azken aldiz eta haren bizilagun batek Polizia ohartarazi zuen asteburuan. Bere autoa Bidarrain topatu dute.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Owen Davis Senperen bizi den 65 urteko britainiarraren bila ari dira Bidarrai aldean (Nafarroa Beherea), mendian. Urtarrilaren 24an ikusi zuten azken aldiz, baina bakarrik bizi denez pasa den asteburura arte ez ziren konturatu falta zela. Hain zuzen ere, bere bizilagun batek ohartarazi zuen Polizia, eta bere autoa Bidarrain topatu zuten, hutsik.

Poliziak miaketa egin zuen gizonezkoaren etxean, baina ez zuen ezer aurkitu.

Naturalista izateaz gain, animalien babeserako Hegalaldia zentroaren lagun taldeko kidea ere bada, eta asko ibiltzen da mendian. Hori dela eta, Bidarrai aldeko mendi inguruetan ari dira haren bila.

Atzoko bilaketa lanek ez zuten emaitzarik eman eta gaur 07:30ean jarri dute hitzordua Bidarraiko plaza nagusian, lanei berriro ekiteko. Sumus eta Basasagar inguruan egingo dute bilaketa, Iparla, Irubelakaskoa eta Artzamendi arteko bailaran.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Erresuma Batua Gizartea bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Desagertutako pertsonak gaur