Gizartea -

Bizkaia

50 bidaiari ordubetez harrapatuta izan dira tren batean, Peñotako tunelean

Trena argindarrik gabe geratu da Portugalete eta Santurtzi arteko tunelean, eta bidaiariak ordubetez harrapatuta izan dira, ilunetan.

Peñotako tunela. Argazkia: EiTB
Peñotako tunela. Argazkia: EiTB
Peñotako tunela. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbo-Santurtzi lineako Renferen tren batek matxura izan du, eta 70 minutuz ez aurrera ez atzera geratu da Peñotako (Bizkaia) tunelaren barruan, Portugalete eta Santurtzi artean. Barruan zihoazen 50 bidaiariak trenetik ezin atera egon dira tarte horretan; ilunetan, gainera.

Matxura 13:45ean jazo da. Ordu horretan, trena argindar barik geratu da, eta, horrenbestez, geldirik geratu da tunelaren barruan.

14:55ean, berriz jarri da martxan, eta tren horrek berak eraman ditu bidaiariak Peñotako eta Santurtziko geltokietara (lineako azken biak dira).

Udaltzainak, ertzainak eta anbulantzia bat tunelera bertaratu dira, baina azkenean ez dute esku hartu behar izan.

Bi orduz, Renfek autobus zerbitzua jarri du abian, linea horretako bidaiariak garraiatzeko.

Azkenean, 16:15ean, tren zerbitzua berriro jarri dute abian.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Portugalete bideoak Santurtzi bideoak Bizkaiko albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Gaurko azken orduko albistea