Gizartea -

Indarkeria matxista

Donostiako tatuatzailearen atxilo-aldia luzatzea erabaki du epaileak

Dagoeneko 14 emakumezkok jarri dute gizon horren kontrako salaketa, sexu erasoak edo jazarpena egotzita.

Atxilotuak tatuajeak egiteko erabiltzen zuen establezimendua miatu zuen Udaltziangoak. EiTB
Atxilotuak tatuajeak egiteko erabiltzen zuen establezimendua miatu zuen Udaltziangoak. EiTB
Atxilotuak tatuajeak egiteko erabiltzen zuen establezimendua miatu zuen Udaltziangoak. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat emakumeri sexu gehiegikeriak egitea leporatuta Donostian atzeman zuten tatuatzailearen atxilo-aldia luzatzea erabaki du gaur epaileak.

Gizonezkoa gaur arratsaldean eraman dute epailearen aurrera. Izapideak amaitu bitartean, haren atxilo-aldia luzatu du honek.

Ikerketari buruzko informazio guztia epaileari eman dio Udaltzaingoak. Orain arte 14 emakumezkok jarri dute salaketa.

Udaltzaingoak atzo miatu zuen atxilotuaren establezimendua, bera aurrean zela. Zenbait kutxa eta material informatiko eraman zuten handik.

Urtebete eta erdi zeraman lokal horretan tatuajeak egiten.

Emakume batek eman zuen lehen abisua, Facebook sare sozialean argitaratutako ohar baten bidez gizon horrek sexu-jazarpena egin ziola salatuta.

Udaltzaingoak ofizioz abiarazi zuen ikerketa orduan eta horren ondotik iritsi zen gero Donostiako tatuatzailearen atxiloketa, indarkeria matxista delituak egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako azken albisteak Tratu txarrak Gizartea Eguneko albisteak