Gizartea -

Gertakaria

Bahituta omen zegoen Gasteizko neskatoa familiarekin dago jada

Joan den otsailaren 3an aitak alaba bahitu zuela salatu zuen emakume batek. Orduz geroztik biak desagertuta egon dira.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bahituta omen zegoen 12 urteko neskato gasteiztarra bere amarekin dago jada, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Joan de otsailaren 3an amak aitaren kontrako salaketa jarri zuen, alaba bahitu zuelakoan, eta Ertzaintzak ikerketa bat jarri zuen abian.

Orduz geroztik aita eta alaba desagertuta egon dira, baina arratsalde honetan neskatila etxera itzuli dela jakinarazi dio amaren familiak Ertzaintzari.

Emakumeak du adingabearen guraso-ahala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bahiketak Salaketak Gizartea albisteak Gasteiz berriak Eguneko albisteak Umeak azken ordukoa