Gizartea -

Nafarroa

Kamioilari bat hil da Oronozen kamioia bidetik irten eta su hartu ostean

Jazoera N-121-A errepidean gertatu da, Irungo noranzkoan, Oronoz eta Belate tunelaren artean.

EUSKADI IRRATIA | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioi-gidari bat hil da Oronoz eta Belateko tunel artean izandako trafiko-istripu batean, N-121-A errepidean, Irungo noranzkoan, Euskadi Irratiak jakinarazi duenez.

Kamioia errepidetik atera da, eta su hartu du. Gidaria hil da, eta kamioia kiskalita geratu da, Guardia Zibilak jakinarazi duenez. Horiek bere gain hartu dituzte auto-istripuaren ikerketaren nondik norakoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea Arabako trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Gasteizen Gaurko azken orduko albistea