Gizartea -

Trafikoa

Hamar ibilgailuk talka egin dute N-622 errepidean, Aiurdinen, eta ilarak sortu dira

Elurrak eta txingor ekaitzak eragin dute ezbeharra Bilbo eta Gasteiz lotzen dituen errepidean.

Hamar ibilgailuren arteko talka izan da Aiurdinen. Argazkia: Arabako Suhiltzaileak
Hamar ibilgailuren arteko talka izan da Aiurdinen. Argazkia: Arabako Suhiltzaileak
Hamar ibilgailuren arteko talka izan da Aiurdinen. Argazkia: Arabako Suhiltzaileak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi kamioi eta zortzi autoren arteko istripua izan da N-622 errepidean, Zuia parean, eta ilara luzeak sortu dira Bilborako noranzkoan.

Ezbeharra 13:50an gertatu da Aiurdingo tunelaren eta Murgiako irteeraren arteko bide zatian, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Elurrak eta, bereziki, txingor ekaitzak eragin du istripua. Ondorioz, hainbat ibilgailu bidetik atera dira eta beste askok talka egin dute.

Istripuaren ondorioz, bidea erabat itxita geratu da Bilboko noranzkoan eta lau kilometroko auto-ilarak sortu dira. Arratsaldeko 16:30ean, berriz, ilarak bi kilometrokoak ziren, Trafiko Zuzendaritzaren arabera.

Lau pertsona ezbeharraren tokian artatu dituzte, baina ez dute inor ospitalera eraman behar izan. Pertsona batek laguntza behar izan du ibilgailutik ateratzeko eta anbulantzian eraman dute gero.

Dagoeneko bidea irekita dago, baina herri-lanetako langileak bertan dira, bazterrean geratu diren ibilgailuak erretiratzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Trafikoa Araba Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea