Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Hilketa matxista Malagan: Emakume bat hil dute Malagan, labankadaz

Gizartea

Emakumeen aurkako indarkeria

Emakume bat hil dute Malagan, labankadaz

agentziak | erredakzioa

2018/02/13

Guardia Zibilak haren bikotekidea atxilotu du, emakumea hiltzea leporatuta.

  • Guardia Zibila biktimaren etxebizitzan, La Viñuelan (Malaga). Argazkia: EFE

    Guardia Zibila biktimaren etxebizitzan, La Viñuelan (Malaga). Argazkia: EFE

    Guardia Zibila biktimaren etxebizitzan, La Viñuelan (Malaga). Argazkia: EFE
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Emakume bat hil dute La Viñuelan (Malaga), labankadaz, eta Guardia Zibilak haren bikotekidea atxilotu du, hilketa leporatuta.

Ikertzaileek Eferi adierazi diotenez, biktimaren hilotzak hainbat labankadaren zauriak zituen, baina autopsia egingo diote heriotza hori zerk eragin duen zehazteko. Ez dute zehaztu biktimaren adina, ezta atxilotuarena ere.

La Viñuelako alkatearen, Jose Juan Jimenezen, esanetan, hilketa Los Romanesen gertatu da, eta gorpua bart topatu dute.

Guardia Zibilaren eta Udaltzaingoaren agenteak bertaratu ziren, eta ikerketa abiarazi zuten.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena