Gizartea -

Sua

Etxebizitza eraikin bat hustu dute Bermeon, sute baten ondorioz

Zubiaur Tar Kepa kaleko etxebizitza batean piztu da sua. Ez da inor zauritu.

16:10erako amatatu dute sua. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak
16:10erako amatatu dute sua. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak
16:10erako amatatu dute sua. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute bat piztu da astearte honetan Bermeoko (Bizkaia) etxebizitza batean, eta, horren ondorioz, eraikin osoa hustu behar izan dute. Dena dela, ez da inor zauritu.

Ertzaintzak azaldu duenez, sua 15:25ean piztu da, Zubiaur Tar Kepa kaleko etxebizitza batean. Hain zuzen ere, koadro elektriko batean hasi da.

Badaezpada ere, eraikineko auzokide guztiak ebakuatu dituzte.

Suhiltzaileak eta Udaltzaingoa bertaratu dira, eta sua 16:10erako amatatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Zer gertatu da gaur Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Suteak gaur Gaurko azken orduko albistea Etxebizitzen merkatua Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko