Gizartea -

Trafikoa

Bi pertsona zauritu dira Arrontegiko zubian sei autok talka eginda

Ilara luzeak sortu dira N-637 errepidean (Txorierriko igarobidean) eta A-8 autobidean.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat autok istripua izan dute goizean Arrontegiko zubian (N-637), Barakaldo parean eta Gurutzeta auzora bidean, eta bi pertsona zauritu dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Argitu gabeko arrazoiak tarteko, sei autok egin dute talka 07:30 aldera Gurutzetako noranzkoan (A-8rantz). Bi pertsona eraman dituzte ospitalera, zaurituta.

Bi errei itxi behar izan dituzte Gurutzetako noranzkoan eta auto ilara luzeak sortu dira N-637 errepide horretan, Txorierriko igarobiderantz, eta A-8 autobidean. 09:00ak aldera, istripua izan duten ibilgailuak eraman dituzte garabiek, eta egoera normaltasunera itzultzen hasi da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak Trafikoa Bizkaia Barakaldo Gizartea albisteak Gipuzkoako trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Donostian A-8 autobideko istripuak gaur