Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Gripe kasuek behera egin dute nabarmen Euskadin 2018ko otsailaren 5etik 11ra

Gizartea

Azken asteko datuak

Gripe kasuek behera egin dute nabarmen Euskadin

Agentziak | Erredakzioa

2018/02/14

65 hildako erregistratu dira jada EAEn gripearen ondorioz.

  • Whatsapp
  • Bidali

Otsailaren lehen astean gripe-kasuek Euskadin behera egin dute nabarmen. Zehazki 204,2  izan dira 100.000 biztanleko eta berriz, aurreko astean 354,44 izan ziren.

Hala adierazten du Osasun Saileko eta Osakidetzako Zainketa Epidemiologikoko Jagoletza Sarearen azken asteko (otsailaren 5 eta 11 artekoa) txostenak. Bertan jasotzen denez, azken egunotan, gripe kasuen kopurua asko jeitsi da; hala, hemendik aurrera, astero gripe kasuak gero eta gutxiago izatea espero da.

Denboraldiaren hasieratik, gripeagatik ospitaleratutako 1.429 kasu jakinarazi dira, eta horietatik 320k larritasun-irizpideak bete dituzte. Haien artean, 65 hildako erregistratu dira.

Gripe kasuek beheruntz egingo dutela espero bada ere, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Osakidetzak giza baliabideen eta baliabide materialen errefortzua mantentzen jarraituko dute eta era berean,eguneroko koordinazio etengabea ere mantendu egingo da hurrengo egunetan.

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena