Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Sutea Bermeoko Alde Zaharreko etxebizitza batean 2018ko otsailaren 14an

Gizartea

Sutea

Lau pertsona eraman dituzte ospitalera Bermeon izandako sute batean kea arnasteagatik

EITB.EUS

2018/02/14

Garrak Bidebarrieta kaleko 15. zenbakiaren lehen solairuan piztu eta arin zabaldu dira egurrezko egitura duen eraikinean.

1:40
  • Whatsapp
  • Bidali

Bermeoko Bidebarrieta kaleko 15. zenbakian sutea izan da goizean, eta kea arnasteagatik, lau pertsona eraman behar izan dituzte ospitalera, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Eraikina jendez hustu behar izan dute, iturrion arabera.

Sua 11:25 aldera piztu da lehen solairuan. Eraikinak egurrezko egitura du, eta Alde Zaharrean dago.

 

 

Bizkaiko Suhiltzaileetako hainbat kamioi joan dira, eta 12:00etarako sua kontrolpean zuten. Gune beroak freskatzeari eta eraikina aireztatzeari ekin diote gero.

Hasieran batean inor zauritu ez dela zabaldu bada ere, azkenean lau pertsona eraman behar izan dituzte Galdakaoko eta Gernikako ospitaleetara, kea arnasteagatik intoxikatu baita. Gainera, ikara zabaldu da bizilagunen artean, oraindik ondo gogoan dutelako 2013an izandako sute larria.

 

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena