Gizartea -

Gasteiz

Emakume bat jazarri eta mehatxatu du bikotekide ohiak, urruntze agindua urratuta

35 urteko gizona atzo atxilotu zuten, eta asteazken goizean eraman dute epailearen aurrera.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat jazarri eta mehatxatu du bikotekide ohiak Gasteizen, epaile batek harengandik urruntzeko agindua ezarri zion arren.

Gasteizko Udaltzaingoak ohar batean azaldu duenez, 35 urteko gizona atzo atxilotu zuten, eta gaur goizean eraman dute epailearen aurrera.

Erasoa 20:30ean jazo zen, Gasteizko Bake kalean, erdigunean. Biktima kale horretako denda batean babestu zen udaltzainak heldu ziren arte. Agenteei kontatu zienez, bikotekideak jarraitu eta mehatxu egin zion, urruntze agindua indarrean duen arren.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak emakumeak Indarkeria matxista gaur Araba Gizartea bideoak Gasteiz albisteak Gaurko azken orduko albistea Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako gida