Gizartea -

Sutea

Baserri bat kiskali da Karrantzan, sute baten ondorioz

Ezbeharraren ondorioz ez da inor zauritu, baina baserria erabat suntsituta geratu da.

Sutea Karrantza
Sutea Karrantza
Sute batek Karrantzako etxebizitza bat kiskali du

0:13

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baserri bat kiskali da arratsalde honetan Karrantzan (Bizkaia) izandako sutean, Ertzaintzak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Sua 15:30 inguruan piztu da, oraindik ezagutzen ez diren arrazoiak tarteko. Zorionez ez da inor zauritu, baina baserria erabat suntsituta geratu da.

Bizkaiko suhiltzaileak bertaratu dira eta garrak itzaltzea lortu dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Suteak bideoak Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea Enkarterri gaur