Gizartea -

Ikastetxetik irtetean

Iruñean ume bat bere etxera gonbidatu zuen gizon baten aurkako salaketa, ikerketapean

Foruzaingoak 'lasaitasuna' eskatu du, eta 'delitu zantzurik ez' dagoela nabarmendu du.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Foruzaingoak gaur jakinarazi duenez, pasa den otsailaren 1ean jazotako gertakari baten harira jarritako salaketa bat ikertzen ari da. Salaketaren arabera,  gizonezko batek bere etxera joateko gonbita egin zion 10 urteko mutiko bati Iruñeko ikastetxe baten atarian, baina haurrak uko egin zion. Denuntzian irakur daitekeenez, bien arteko elkarrizketa ingelesez izan zen.

Foruzaingoak Twitterreko bere kontuan zabaldu duenez, ikerketa abiatu du gertaturikoa argitzeko. Dena den, "delitu zantzurik" ez dagoela eta antzerako gertaerarik izan dela pentsatzeko zantzurik ez dagoela nabarmendu du. Ildo horretan, ofiziala ez den informaziorik ez zabaltzeko eskatu du, "benetako datuak eta gezurrezkoak nahastuta egon daitezkeelako".

Hala eta guztiz ere, "erne egotea eta adin txikikoak gertutik zaintzea komeni" dela adierazi du. "Oinarrizko jarraibideak irakatsi behar zaizkie: ezezagunekin ez hitz egitea, datu pertsonalak ez ematea, deseroso sentituz gero helduei laguntza eskatzea..." gaineratu du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko argazkiak Nafarroako albisteak Salaketak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea