Gizartea -

HAURREN MINBIZIA

Haurrak onkologiako pediatria unitateetan artatuko dituzte 18 urte bete arte

Gurutzetako eta Donostia ospitaleetan nerabeak onkopediatrian artatzen dituzte dagoeneko, nahiz eta arautegiak 16 urtera arteko muga jarri.

Aritz Gorritxuk minbizia izan zuen 14 urterekin. ETBren bideotik ateratako pantaila-irudia.
Aritz Gorritxuk minbizia izan zuen 14 urterekin. ETBren bideotik ateratako pantaila-irudia.
Aritz Gorritxuk minbizia izan zuen 14 urterekin

1:28

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoek akordioa lortu dute, 18 urte bete arte haur eta nerabeak onkologiako pediatria unitateetan artatu ditzaten. Dolors Montserrat Espainiako Osasun ministroak gaur iragarri duenez, litekeena da akordioa urte honetan bertan indarrean sartzea. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), Gurutzetako eta Donostia ospitaleetan nerabeak onkopediatrian artatzen dituzte dagoeneko, arautegiak 16 urtera arte mugatzen badu ere.

Haurren Minbiziaren Nazioarteko Egunean, minbizia duten nerabeak pediatriako unitateetan zaintzearen garrantzia azpimarratu du Osasun ministroak. "Hau errealitate bat da eta orain autonomia erkidegoekin kudeatu behar dugu", gaineratu du.

Gaur goizean Osasun Ministerioan egin den ekitaldian, minbizia duten haurren Espainiako Federazioak ikerketa baten berri eman du eta horren arabera Espainian dauden onkologiako pediatria unitateen erdiek ez dituzte 14 urtetik gorako gaixoak onartzen. Halaber, hirutik baten soilik eskaintzen diete arreta 18 urtera arte. Hori dela eta, nerabeentzako unitate berezituak eskatu dituzte.

Francisco Palazon Espainiako Federazioko presidentearen iritziz, azken hamarkadatan ikerketan hainbat aurrerapauso eman badira ere, 14 eta 18 urte arteko gaixoek ez dute "hain eboluzio positiboa" izan. Gaineratu duenez, beste toki batean artatuko balituzte agian eboluzio hobea izango lukete. Ondorioz, nerabeentzako unitatea berezituak aldarrikatu ditu.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osasuna plantilla Osakidetza berriak Minbizia bideoak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Albisteak Osasun albisteak Gurutzetako ospitalea