Gizartea -

Istripua Araban

Emakume bat larri zauritu da Legution, auto batek kamioi baten aurka talka eginda

Ezbeharra 16:35 aldera gertatu da N-240 errepidean. 27 urteko biktima Gasteizko Santiago Ospitalera eraman dute anbulantzian.

27 urteko biktimaren autoa kamioiaren azpian, Legution (Araba). Argazkia: Gasteizko suhiltzaileak
27 urteko biktimaren autoa kamioiaren azpian, Legution (Araba). Argazkia: Gasteizko suhiltzaileak
27 urteko biktimaren autoa kamioiaren azpian, Legution (Araba). Argazkia: Gasteizko suhiltzaileak

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

27 urteko emakume bat larri zauritu da arratsaldean, Legution (Araba) gertatutako istripu batean. Emakumearen autoak kamioi baten aurka talka egin du N-240 errepidean.

Suhiltzaileek biktima erreskatatu behar izan dute. Ondoren, emakumea Santiago Ospitalera eraman du anbulantzia batek.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, istripua 16:35 aldera gertatu da N-240 errepidean, Legution.

Renault Laguna auto batek eta Man kamioi batek talka egin dute Gasteizko noranzkoan.

Talkaren ondorioz, autoaren gidaria ibilgailuaren barruan harrapaturik geratu da. Suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute.

Auto-ilarak

Ezbeharraren berri izan ondoren, larrialdi zerbitzuak bertaratu dira. Osasun-langileek biktima artatzen zuten bitartean, Ertzaintzak errepidearen bi noranzkoak itxi ditu; horrek auto-ilarak sortu ditu. Zirkulazioa A-627 errepidetik desbideratu dute.

Suhiltzaileek erreskatatu ondoren, emakume zauritua Gasteizko Santiago Ospitalera eraman du anbulantzia batek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak gaur Trafikoa Araba Gizartea Albisteak Gorbeialdeko kuadrillako azken ordukoa