Gizartea -

Istripua

79 urteko gizon bat hil da Zarautzen, auto batek harrapatuta

Ezbeharra 19:15ak aldera jazo da Zarauzko Gipuzkoa kalean. Gizona harrapatu duen autoak ihes egin du, baina geroago Ertzaintzak gidaria aurkitu eta atxilotu egin du.

Zarautzen izandako harrapaketa. EiTB
Zarautzen izandako harrapaketa. EiTB
Zarautzen izandako harrapaketa. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

79 urteko gizon bat hil da igande arratsalde honetan Zarautzen (Gipuzkoa), auto batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakinarazi duenez. Ezbeharra 19:15ean gertatu da, herriko Gipuzkoa kalean.

Gizona harrapatu duen autoak ihes egin du. Hori dela eta, Ertzaintzako hainbat patruila gidari horren bila aritu dira eta 21:00ak pasata, aurkitu dute, Zarautzen bertan. Identifikatu ostean, atxilotu egin dute.

Istripuaren nondik norakoak argitzeko ikerketak zabalik jarraitzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripu Hilgarriak Gipuzkoako albisteak Zarautz Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa