Gizartea -

Sexu-erasoa

Emakume batek sexu-erasoa jaso du Bilbon

San Adrian auzoan gertatu zen sexu-eraso saikera, igande goizean. Emakumeak salaketa jarri ostean erasotzailea atxilotu zuten. Bilboko Udalak irmotasun osoz gaitzetsi du erasoa.

Agencias | Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak irmotasun osoz gaitzetsi du San Adrian auzoan, atzo goizean (igandea) izandako eraso matxista.

Gazte batek San Adrianen sexu-eraso saiakera jaso izana salatu zuen atzo eta udaltzainek erasotzailea atxilotu zuten. Ondoren, epailearen aurrera eraman zuten.

Bilboko Udalak bere samina agertu du izandako eraso matxistarengatik. Agiri batean jakinarazi duenez, ekintza horrek osotasun fisiko eta moralaren kontrako erasoa izateaz gain, giza-eskubideen haustura larri eta jasanezina dakar berez.

Udalak horrelako ekintzak arbuiatu eta ulertezintzat jotzen ditu. Halaber, emakumeari baita gertukoei ere, beren babesa helarazi nahi izan die.

Bilboko Udalak berdintasunaren aldeko gizarte zuzena lortzeko duen konpromisoari lotuta, edonolako eraso sexistei aurre egiteko deia luzatzen die herritarrei eta, aurrekoaren ondorioz, inolako tolerantziarik ez agertzera eta ekintza horiek zigorrik gabe ez uztera gonbidatzen ditu.

-----

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala albisteak Bilbo Indarkeria matxista Gizartea albisteak Albisteak