Gizartea -

GIPUZKOA

Kamioi bat eta auto bat kiskali dira Lezon, sute batean

Sua goizaldeko hirurak aldera piztu da Tomas Garbizu kalean. Ez da inor zauritu eta sua zerk piztu duen ikertzen ari dira.

Sutea Lezon. ETBk grabatutako bideotik ateratako irudia.
Sutea Lezon. ETBk grabatutako bideotik ateratako irudia.
Sute batek kamioi bat eta auto bat kiskali ditu, Lezon

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioi bat eta auto bat kiskali eta beste bi ibilgailu kaltetu dira Lezon, goizaldean piztutako sute batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

03:00ak aldera piztu da sua, Tomas Garbizu kalean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileek itzali dute. Ez da inor zauritu.

Ikerketa abiatu dute sua zerk piztu duen argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Suteak gaur Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Lezo albisteak