Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Bilboko udaltzainak eta ertzainak erasotzaile matxistei zaintzak egiten hasi dira

“Pertsona erasotzaileei zaintzak egiten hasi gara. Emakumea zelatatu beharrean, erasotzaileari jarraitzen diogu”, azaldu du Tomas del Hierro Bilboko Hiritarren Segurtasunerako zinegotziak.

Ertzainak. Artxiboko argazkia: EFE
Ertzainak. Artxiboko argazkia: EFE
Ertzainak. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintza eta Bilboko Udaltzaingoa erasotzaile matxistei zaintzak egiten hasi dira, Tomas del Hierro Bilboko Hiritarren Segurtasunerako zinegotziak gaur azaldu duenez.

“Pertsona erasotzaileei zaintzak egiten hasi gara. Emakumea zelatatu beharrean, erasotzaileari jarraitzen diogu”, adierazi du Del Hierrok Udalbatzan.

Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko Udaltzaingoak hartzen dituen neurriak zerrendatu ditu Hiritarren Segurtasunerako zinegotziak. Udalbatzan Udalberrik aurkeztutako proposamen bat eztabaidatu dute alderdiek. Udaltzain guztiek arazo honi aurre egiteko hezkuntza jasotzea eta Bilboko Udaltzaingoan talde berezi bat sortzea eskatu du Udalberrik ekimenean.

Del Hierrok zehaztu duenez, 20 udaltzainek, horietako 3 emakumeak, osatzen dute Udaltzaingoaren polizia judizialeko ikuskaritza. Zinegotziaren hitzetan, guztiek genero indarkeriaren inguruko ikastaroak jaso dituzte. Zentzu horretan, udaltzainetako batek beste polizia batzuk trebatzen dituela erantsi du.

Udaltzaingoak emakumeen aurkako indarkeriaren biktimak artatzeko prozedura zehatz bat aurrera eramaten duela azpimarratu du zinegotziak, salaketak jasotzea eta babes neurriak hartzea barne.

Hiru babes maila

Del Hierrok nabarmendu duenez, babes neurriak hiru mailatan banaturik daude: oinarrizkoa, handia eta berezia. Horien artean, norberaren burua babesteko neurriak irakasten dizkiete biktimei, telefono-zenbakiak eta segizioak.

Tomas del Hierrok gogorarazi duenez, indarkeria matxistagatik 119 salaketa izan ziren iaz Bilbon, eta babesa emateko 36 agindu bete zituen Udaltzaingoak .

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala albisteak Bilboko azken albisteak Ertzaintza Indarkeria matxista Espainian Gizartea bideoak Eguneko albisteak